Katalanek bizi duten egoerari sostengua emateko Eskoriatzatik ere autobusa izango da hara joateko. 15:00etan irtengo da, eta txartelak salgai daude dagoeneko, Hotela tabernan eta Goxo Txikin, zortzi eurotan.
Manifestazioaren antolatzaileek hau iragarri dute: "Irailaren 16an Bilbon begirunea eta errespetua adieraziko diogu Kataluniako herritarren gehiengoaren borondateari; hau da, herritarrek etorkizuna erreferendum baten bidez erabakitzeari".