2017/09/21 - 2017/09/24 19:00

Azoka

Garagardo Azoka Solidarioa

Garagardo Azoka Solidarioa
Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza

Jose Arana zaharren egoitza diruz laguntzeko hainbat garagardo mota, ukondoak, oilaskoak, saltxitxak… salduko dituzte aurten ere, eta eguenean, irailaren 21ean, irekiko dituzte karpako ateak, 18:00etan.

Eguena, irailak 21

Oñatiko Irazan Antzerki Gunekoek, inprobisazioan oinarritutako Supituki antzerki emanaldia, 19:00ean. Umorea oinarri izanda, alaitasunez, irekiera bikaina emateko asmoz.

Egubakoitza, irailak 22

18:00etan, Arantxa eta Pantxoren habanerak, boleroak eta Mexikoko kantak.

22:30ean, Imanolek eta Unaiek, trikiti doinuak jarriko dituzte.

Zapatua, irailak 23

Blue Mood taldea izango da 19:30ean, eta 23:00etan, Txerrikumeak eta Jasan taldeak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak