Antsoategiko biribilguneko hesiak berriz agertu dira hautsita

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ira. 8a, 10:22
Biribilgune ondoko hesia hautsita.

Eskoriatzako Udalak 2015ean Mugikortasun Plana martxan jarri zuenean, lehenengo fasean izan zen lanetako bat Gaztañadui kalean, Hotela tabernaren parean, biribilgunea jartzea izan zen. Bertan hesia jarri zen, autoeskola aldera, eta ordutik hona, lau aldiz aldatu behar izan dute, hautsita agertu delako; azkenengoz, abuztuaren 18an.

Bertatik autoak pasatzeko lekua egon arren, tamaina handiko ibilgailuak pasatzean hainbat aldiz jo dute errepide eta espaloi arteko hesia, eta Udalak arduratu behar izan du konponketa gastuez.

Gaia mahai gainean

Udalak gaiari helduko diola adierazi du, eta irtenbide bat bilatu beharko dela. Honela azaldu du Joserra Zubizarreta alkateak: "Hesiak hautsita agertu diren azkenengo aldia oporretan izan da, eta oraindik ez dugu ezer pentsatu. Zementuzko hesia jartzea aukera bat litzateke; hala, autobusek, biribilgunean buelta emateko orduan kalteak sortzen badituzte, beraiek izan dezaten erantzukizuna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak