Jolas-parke berria egin dute Apotzaga auzoan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ira. 8a, 10:06
Apotzaga auzoko jolas-parkea.

3 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dagoen haur-parkeko lanak abuztuan egin dituzte. Eliza pareko parkea egoera txarrean zegoen, eta, konpondu beharrean, berria jartzea erabaki du Udalak, konponketa lanak garestiagoak zirelako.

Apotzaga elizatean jolas-parke berria estreinatu dute abuztuan. Orain arte, urte askoan egon da jolas-parkea, eliza parean, baina ez zegoen egoera onean, eta, eraberritze lanak egin beharrean, berria egin dute, bi arrazoirengatik: batetik, konpondu arren, gaur egun indarrean dauden haur-jolas guneko baldintzak ez zituelako beteko, eta, bestetik, konponketa egitea garestiago irteten zelako. Horrenbestez, berria jarrita, prest dago jolas-parkea txikienen gozamenerako.  

Ekipamendu ugari

Eliza pareko zuhaizpean dagoen haurrendako parkea egurrezkoa da, eta kolore biziz margotu dute: bi dorretxo, alde batetik bestera pasatzeko sarezko pasabidea, txirrista, kulunka, eta kolpeen aurka segurtasuna bermatzen duen zoru berria jarri dute. Azken honetan, gainera, tokean aritzeko jolasa margotuta jarri dute. Bertan dauden jolas guztiak 3 urtetik aurrerako haurrei zuzendutakoak dira, eta dagoeneko erabilgarri dago auzotarrentzat edo bertara doan edozeinentzat.

9.000 euroko kostua

Abuztuan zehar egin dituzten lanak egiteaz material jasangarrien aldeko apustua egiten duen Nafarroako Mader Play enpresa arduratu da, eta, guztira, 9.000 euroko kostua izan dute jokoek eta lur berria jartzeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak