Uztaileko egitaraua ipuin kontaketarekin itxiko da

Dorleta Kortazar.

Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako Errekan Goraren hamargarren edizioko uztaileko azken hitzordua Dorleta Kortazar eskoriatzarraren helduentzako ipuin kontaketa izango da. Egubakoitzean, 22:30ean Villa Epifanian, Gorosarri plaza alboan.

Gaurko emanaldiaz amaituko da Errekan Gorako uztaileko egitaraua. Hala ere, irailaren 1ean emanaldi sorpresa izango da Hotela tabernan. 22:30ean hasiko da eta hainbat bertsiorekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.