Ordutegi aldaketak hainbat udal zerbitzutan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko uzt. 27a, 12:20
Manuel Muñoz kiroldegia.

Manuel Muñoz kiroldegiak ordutegi propioa izango du abuztuan, eta igerilekuak ere berea izango du. Bestalde, Ibarraundi goizez irekita egongo da, nahiz eta abuztuaren 14tik 18ra itxita egon. Osasun zentroan, aldiz, ez dago aldaketarik.

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian udako ordutegiarekin hasiko dira abuztuaren 1ean. Kiroldegiak bere ordutegia izango du, eta barruko igerilekua erabiltzeko ordutegi jakin bat izango da.

Abuztuaren 1etik 4ra 07:45etik 21:00ak arte izango da kiroldegia zabalik. Abuztuaren 5etik 26ra bitartean, berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Abuztuaren 28tik 31ra, 07:45etik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara joan ahal izango dira erabiltzaileak. Barruko igerilekuak, bestalde, bere ordutegia izango du: abuztuaren 1etik 4ra 07:45etik 20:45era, abuztuaren 5etik 26ra 09:00etatik 12:45era eta 16:00etatik 19:45ak arte, abuztuaren 28tik 31ra 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta igande eta jaiegunetan 10:45etik 12:45era.

Abuzturako prezioak

18 urte baino gazteagoek hiru euro ordaindu beharko dute sarrera eta 18 urtetik gorakoek, aldiz, bost euro. Bestalde, hamar bonuko sarrera ere erosi ahal izango da; 18 urtetik beherakoek 25,5 euro ordainduko dute eta 18 urtetik gorakoek, 46 euro.

Ibarraundiko ordutegia

Manuel Muñoz kiroldegiaz gain, Ibarraundi museoak ere bere ordutegia izango du abuzturako.  Astelehenetik egubakoitzera bitartean, 09:00etatik 14:00ak arte, hain zuzen ere. Bestalde, abuztuaren 14tik 18ra itxita egongo da.

Bisita gidatu antolatuak

Bisita gidatu antolatuak ez dituzte antolatu aurtengo abuztuan, baina edozein zalantza argitzeko 943 71 54 53 telefonora deitu daiteke. Norbaitek bere kontu bisitatu nahi baditu Eskoriatzako txokoak, Ibarraundi museoa, Zubiate labea, Elorretako errota eta Atxorrotx bisitatzeko gomendioa egin dute Ibarraundi museko teknikariek.

Osasun zentroko ordutegia berdin

Osasun zentroko ordutegian ez da aldaketarik egongo. 08:00etatik 15:00etara egongo da zabalik astelehenetik egubakoitzera. Aste bukaeretan, berriz, itxita egongo da. Norberaren medikua oporretan badago, ordua hartuta duenari ordezkoa jarriko diote.

Bestelako zerbitzuak

Udaletxea; Harrera zerbitzua
Ordutegia: 10:00 – 13:00
Harremanetarako: 943 71 44 07 edo udala@eskoriatza.eus

Gizarte zerbitzuak; Itxita abuztuaren 3tik 15ra

16tik 25era Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:00

28tik aurrera Astelehenetik ostiralera 9:00-13:30

Biblioteka; Itxita abuztuaren 1etik 28ra.

Abuztuaren 28tik irailaren 1era: 10:30-14:00

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak