San Inazio egun bezperan, su artifizial musikatua

Imanol Beloki Unamuno 2017ko uzt. 27a, 11:43
Su artifizialak.

Musika eta su artifizialak batzen dituen ikuskizuna antolatu du Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako patroi San Inazio egun bezperarako, uztailaren 30erako.

Argi eta soinu ikuskizun magikoa uztailean Eskoriatzan  izan diren ekintza guztiei amaiera emateko antolatu dute, alde batetik, eta, bestetik, San Pedro jaietan eta horien osteko ekintzetan parte hartu duten herritar guztiei eskerrak emateko. Hain zuzen, abuztuko oporrei ongietorria emango diete egitasmo berezi horrekin.

Argi-soinu ikuskizuna, 22:45ean

Musika zati ezberdin bat edo pieza bat efektu piroteknikoekin sinkronizatutako arte-sorkaria 22:45ean hasiko da, eta Udalak adierazi du egitasmo hori ikusteko leku egokiena Olazar auzoko ingurua dela; herritarrei bertaratzeko dei egin die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak