Santa Ana aparkalekua hustuta, itxita dago

Santa Ana aparkalekua itxita.

80 autorendako aparkalekua aste honetan itxi dute, eta hori orekatzeko hainbat irtenbide atera ditu Udalak; herrian zehar aparkaleku solteak egitea eta Huheziko berdegunean egin nahi duten aparkalekuarena, hain zuzen ere.

Santa Anako aparkalekuko lurjabeen eta Udalaren artean akordiorik egon ez denez, astelehena ezkero Aparkalekua itxita kartela izan da jarrita aparkalekuko sarreran.

Udalak alokairu bat ordaintzen zuen aparkalekuarengatik, eta hitzarmen horretako baldintzak aldatu nahi zituzten lurjabeek. Bada, ez direnez ados jarri, astelehenean hasita, bertan zeuden autoak atera dituzte herritarrek, eta, aparkalekua hustuta, dagoeneko ezingo da eremu horretan aparkatu.

Udalaren alternatiba

Herrigune erdi-erdian dagoen eta 80 autorentzat prestatuta zegoen aparkalekua itxita dago. "Orain oporrak datozela, ez da hainbeste nabariko herrian aparkatzeko orduan, baina irailetik aurrera nabarituko da ikasleen bueltarekin, eta arazo bat izango da", azaldu du herritar batek.

Hala ere, alternatiba badu esku artean Udalak, aurreko GOIENAn adierazi moduan, orain arte auzo ezberdinetan egin dituzten aparkaleku solteena, eta Huheziko belardian egin nahi den aparkaleku berriarena.

Irtenbideen alde eta kontra

Eskoriatzako Udalak Santa Anako aparkalekuen galerarekin oreka bilatzeko jarritako irtenbideen aldeko eta kontrako iritziak adierazi dituzte, bestalde, Eskoriatzako herritarrek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.