Marinen Madalenak ospatuko dituzte asteburuan

Iaz, Madalenetan egindako auzo-afarian.

Zapatuan, 18:00etan, etxafuegoekin eta Arientzako kanpai eskolakoen errepikekin hasiko dituzte jaiak Marinen. 21:00etan Leixarrape elkartean auzo-afaria egingo dute eta 23:00etan erromeria izango da Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin. Domekan, berriz, 13:30ean meza izango da eta ondoren luntxa izango da bertaratzen direnentzako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.