Hamar urte ez dira egunero betetzen eta Eskoriatzako Kulunka haurreskolak herrikideekin ospatu gura izan du data seinalatua. Puzgarriak, musika, aurpegia margotzeko tailerra... asko izan dira haurreskolak etxeko txikiei zuzenduta antolatu dituen ekintzak. Eta nola ez, gaztetxoek primeran pasa dute batetik bestera jolasean.
Urtebetetze honi behar bezalako amaiera emateko, bertaratutakoek mural erraldoi bat egin dute. Eskuak margoz busti eta markak egin dituzte horman.