Datorren astelehenean, uztailaren 10ean Arrasateko Mondragon Lingua akademiaren eskutik hainbat haurrek, ipuin kontaketa bat ingelesez ikusteko eta entzuteko aukera izango dute.
Ipuin kontaketa Zaldibar antzokian izango da, 15:00etan Lehen hezkuntzako lehen mailako haurrei zuzenduta egongo da emanaldia, eta arratsaldeko 16:00etan bigarren eta hirugarren mailakoei.
Story telling: around the world da saioaren izenburua eta Mondragon Linguako irakasle batek zuzenduko du. Egitasmo honen bitartez Mondragon Linguak hizkuntza irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren alderdi ludikoa sustatu nahi du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.