Astelehenean zabaldu zuten Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerilekua eta irailaren 3ra arte egongo da erabiltzeko aukera. 0 eta 6 urte bitarteko haurrek erabili ahal izango dute. Hala ere, berdegunean eguzkia edozeinek hartzeko aukera izango du.
Astelehenetik egubakoitzera 11:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan 10:45etatik 12:45era, eta 16:00etatik 19:00etara. Domeketan, berriz, 10:45etatik 12:45era arte.
Errespetatu beharreko arauak
Kanpoko igerilekuan arauak errespetatzea adierazi dute kiroldegiko arduradunek, esaterako: Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta, Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu, ezta horiekin bertan ibili ere… eta sorosleak esandakoari kasu egin behar da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak