Buztin-Ate elkarteko kide diren haur eta nagusien taldekoek urte osoan egin dituzten lanak jarri dituzte Zubiaten ikusgai San Pedro jaietarako. Hainbat lan ikus daitezke bertan; batzuk guztiz amaituta daudenak, eta beste batzuk, aldiz, oporretan, edo opor ostean ikastaro orduetan egingo dituztenak, hain zuzen ere.
Lanak herrira zabalduz
Lan batzuk bakarrik jarri dituzte jendaurrean, alde batetik, buztingintza ikastaroan egiten dutena herritarren artean zabaltzeko, eta bestetik, halako piezak egiten ikasteko interesa duenak oporren ostean izena eman dezan.
Bezperan, erakusketa argiztatuta
Gaur gauean, gainera, argiak ere jarriko dituzte Zubiaten, hala, herritarrak bertako lanak ikustera joateko erreklamo gisa.