Azken orduko aldaketak egin dituzte jaietako egitarauan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 28a, 15:16

Eguraldi iragarpena dela-eta, kalean egitekoak ziren zenbait ekitaldi beste leku batzuetan egitea erabaki du Udalak. Bestalde, gaur 19:00etan hileta-elizkizuna dagoela kontuan izanda, jaiei hasiera emateko pregoia eta txupinazoa pixka bat atzeratzea erabaki dute. Hala, 19:15ean egitea erabaki da.

Gaur, eguaztena, ekainak 28, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen Erromirria emanaldia Gorosarri plazan egin beharrean, Zaldibar antzokian izango da, aurreikusitako ordu berean, 17:30ean.

Bihar eta egubakoitzean Gorosarri plazan egitekoak ziren gaueko bi emanaldiak: Golden Appel Quartet eta Artistas del Gremio, hurrenez hurren, Manuel Muñoz kiroldegian egingo dira, 22:30ean.

Herri bazkaria kiroldegian

Uztailaren 1eko herri bazkariari dagokionez, azken urteotan, 350 pertsonetara mugatu dute herri bazkaria, baina aurten salmentan 100 txartel gehiago jarri arren, guztiak saldu dira. Beraz, 450 pertsona izango dira Euskal Jai eguneko bazkarian. Hala, plazan sartzeko arazoak alde batetik, eta eguraldiaren iragarpen txarra, beste aldetik, kiroldegian egingo da.

Eguraldiak baldintzatuta

Beste alde batetik, Udalak jakinarazi du oraindik erabakitzeko dagoela ekainaren 29ko beste bi ikuskizunak, hau da, EITBko Goazen telesaileko protagonistek eskainitako Goazen dantzara ikuskizuna eta Konposteroak kale antzerkia, non izango diren. Eguraldi iragarpenek esaten dutenaren arabera hartuko da erabakia, eta Udal webgunetik eta Udaleko aplikaziotik jakinaraziko da. Aldatzekotan, lehena kiroldegian izango da, eta bigarrena Zaldibar antzokian.

Arantza eta Pantxok ekainaren 30ean, 13:00etan eskainiko duten kontzertua ere egoera berean dago: eguraldiaren arabera erabakiko da aurreikusitako lekuan egin ala Zaldibar antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak