Ibai Gracia eta Igor Larringain Kontzejupe pilota txapelketako garaile

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 24a, 19:33
Irabazleak sari banaketan.

Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako Kontzejupe pilota txapelketa jokatu da gaur, eta hamabosgarren edizio honetako txapeldunak Ibai Gracia eta Igor Larringain izan dira helduen mailan, finala, Beñat Illarramendi eta Asier Urzelairen aurka irabazi ostean.

Guztira, bederatzi bikotek jokatu dute helduen mailan, eta txapeldunek txuletak irabazi dituzte, eta txapeldunordeek, berriz, Mendraka txakoli botilak jaso dituzte garaikurrarekin batera.

Gazteen saileko partiduak, aldiz, 10:00etan hasi dira, eta emakumezkoen bi bikote eta gizonezkoetan zortzi bikote izan dira. Hala, heldu zein gazte pilotariak fin-fin, eta oso gustura aritu dira udaletxe azpiko txokoan dauden trukoak ikasten, eta aurkariei eragiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak