Establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak

Dagoeneko zabalik dago hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak eskatzeko epea, eta aurtengo abenduaren 31ra arte egongo da eskatzeko aukera.

Bi motatako laguntzak emango dira: batetik, alokatuko lokaletarako. Lehenengo urtean, alokairuaren %30 emango du Udalak, gehienez ere, 200 euro hileko; eta bigarren urtean, %20 Udalak emanez, eta, gehienez ere, 100 euro. Bestetik, erositako lokala, katastroaren balioaren %2, eta gehienez 2.000 euro. Diru laguntzak jasotzeko oinarriak eta xehetasunak Eskoriatzako udal webgunean kontsultatu daitezke, eta informazio gehiago Ibarraundi museoan eskatu daiteke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.