'Txikirri-txikirri' mendi martxa ibilbide berriarekin dator aurten

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 15a, 17:24
Mugarriluzera heltzen.

Hildako mendizale eskoriatzarren oroimenez bi urtean behin antolatzen duten Txikirri-txikirri mendi ibilaldia domekan egingo dute. Aurten hamaikagarren edizioa izango da, eta ibilbide aldaketarekin dator, gainera.

Proba 07:30ean hasiko da, Herriko Plazan, eta izena egunean bertan eman beharko da, ordubete lehenago joanda. Prezioa bost euro da eta informazio gehiago nahi duenak 943 71 43 27 telefonora deitu dezake.

Martxara doazenek 24,2 kilometroko bidea egingo dute, eta aurten ibilbidea aldatzea erabaki dute antolatzaileek: "Duela bi urte egin zen azkenengoz, eta martxa berria jarri nahi genuen aurten. Hala, ibilbidearen lehen zatia aldatzea erabaki dugu", adierazi du Iñaki Agirianok, antolatzaile taldeko kideak.
Kurtzebarri ostetik, pagaditik igoko dira Degurixara, eta handik Mugarriluzera. Bertatik, Lexargaratera eta Atxorrotxeko bidea hartuz plazan amaituko da martxa.

Oharra: Ibilbideko hainbat lekutan abituallamientuak egongo dira.

Ibilbidea: bidearen nondik-norakoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak