Zamorara irteera egingo dute Olazar jubilatu elkartekoek

Lanzaroten izan ziren maiatzean Olazar jubilatu elkartekoak.

Olazar jubilatu elkarteko kideak geratu barik ari dira azken aldian. Maiatzean Lanzaroten izan ziren 50 lagun inguru, eta bertako bidaiaz disfrutatu ostean Zamorara joango dira astebukaera honetan.

Hurrengo hitzorduak

Ekainaren 22an, eguena, berriz, San Pedro jaien atarian egin ohi bezala, Olazar jubilatuen elkarteko bazkideek merienda egingo dute Gernika –Plazatxiki– plazan, 17:00etan.

Uztailaren 13an, aldiz, 80 urtetik gorakoek omenaldia jasoko dute urtero egin ohi duten moduan, eta uztailaren 15ean, berriz, Hondarribira joango dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.