Hasi dituzte danborradako entseguak

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 6a, 17:02

Astelehenean hasi zituzten San Pedro jaietako bezperan izango den nagusien danborradarako entseguak. Aurten, gainera, Kirol Elkartekoak batuko zaizkie, eta konpainia berri honek 32 kide berri izango ditu.
Guztira, berriz, 200 parte-hartzaile inguru izango dira danborradan, nahiz-eta lehen entseguan ez ziren batu guztiak.

Kirol elkarteko konpainiako Antonio Regañok azaldu duenez: "Hainbat urtez egon gara pentsatzen danborradan irtetea. Kirol elkartea moduko elkarte garrantzitsu batek danborradan errepresentazioa behar zuela uste genuen eta azkenean animatu gara".

Bandera, Maite Uribek

"Batailoian: jokalariak, delegatuak, entrenatzaileak, elkarteko taldekide ohiak irtengo gara, eta bandera eramaten duena urtero aldatzea erabaki dugu. Aurten, Maite Uribe izango da eramango duena, elkartearekiko duen maitasunagatik, eta kirol elkarteko partaide izan delako harrotasunez…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak