Eskoriatza Kirol Elkartearen Eguna, bikain

Elkarteko arduradun, entrenatzaile, jokalari zein gurasoek askotariko ekintzez gozatzeko aukera izan dute.

"Denok bat gara Elkartean eta gaurkoa da guretzako egunik garrantzitsuena", adierazi du Eskoriatza Kirol Elkarteko presidente Jabi Corbalek Elkartearen Egunaren inguruan. Eta arratsalde partean Fernando Eskoriatza plazara gerturatu besterik ez zegoen horretaz jabetzeko, han elkartu dira-eta arduradun , entrenatzaile eta jokalari; beterano eta guraso.

Elkartea kiroldegitik atera eta herrira gerturatzeko asmoarekin, goizetik egon dira askotariko ekintzak. Besteak beste, beteranoen saskibaloi partidua jokatu dute, eta motorren kontzentrazioa ere egon da. Paella  bazkaltzeko 200 bat herritar batu dira, eta ondoren, beroari aurre eginaz, ginkanaren ordua etorri da: sokatira eta aulki-jokoa. Saskiratze lehiaketa eta Eskoriatza Kirol Elkartearen historia jasotzen duen erakusketa izan dira arratsaldeko beste ekitaldietako batzuk.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.