Eskoriatzako gaztelekua 'Instant1ean' lehiaketako txapeldun

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 26a, 09:23
Eskoriatzako gaztelekukoen argazkia Instant1ean lehiaketarako ateratakoa.

Eskoriatzako gaztelekuak, gazteleku onenari saria irabazi du Instan1ean lehiaketan Sarean harrapaturik izeneko argazkiarekin.

Instant1ean hiritartasun digitala nerabeekin lantzeko kanpaina da, gazteengan teknologiaren erabilera sanoa izateko helburua duena. Hala, bailarako gaztelekuek parte hartu dute kanpainan, eta Eskoriatzara joan da sari nagusia.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Instan1ean Instangrameko argazki eta bideo lehiaketan Eskoriatzako gaztelekuak jaso du, gazteleku onenaren saria.

Martxotik maiatzera bitartean eraman da aurrera kanpaina nerabeen artean teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko kanpaina hain zuzen ere. Argazki rallyak, gurasoen hitzaldiak, argazkilaritza ikastaroak, nerabeentzako hitzaldiak eta gisa horretako hainbat ekintza antolatu dira egitasmoaren barruan.

Azkena Gipuzkoa mailako argazki eta bideo lehiaketa izan da. Norbanakoen argazki zein bideo onenak eta gazteleku onenak saritu dira. Eskoriatzako gaztelekua izan da argazki onenagatik saritua.

Sari banaketa, Tabakaleran

Ekainaren 10ean, lehiaketan sari-banaketako festa ospatuko da, arratsaldeko 17:00etan Tabakaleran.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak