Hontza Extremera irteera antolatu du Tortolis ludotekak

Maiatzaren 13rako, Tortolisek Otxandion dagoen Hontza Extrem abentura parkera joateko irteera antolatu du. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako irteera egun osokoa izango da eta joan nahi duenak 15 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko, gazteria@eskoriatza.eus edo txirikila@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

Otxandio dagoen abentura parkea da, tirolina, zuhaitz parkea, arku tiraketa eta gisa horretako jokoak dituena. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako irteera da, LH3-LH6 ikasturtekoak. Irteera, bazkide direnei eta bazkide ez direnei zabalik dago.

Prezioa, 15 eurokoa da eta egun guztiko irteera izango da, 10:00etan elkartu eta arratsaldean itzuliko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.