Eskoriatzako udaleku irekietarako begiraleak behar dira

Iaz, udalekuetako talde argazkia.

Txirikilak antolatutako udaleku irekiak uztailaren 4tik 21era izango dira aurten eta begirale izateko izen ematea maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik. Begirale izan nahi dutenek curriculuma bidaliko beharko dute, bide hauek erabiliz: kultura etxera edo Tortolis ludotekara eramanda edo txirikila@gmail.com helbidera bidalita.

Maiatzaren 4tik 19ra egongo da zabalik udaleku irekietan izena emateko epea.

Egitasmoa, berriz, 3-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta programazio parte-hartzaile eta dinamiko baten bitartez lortu nahi da Eskoriatzako haurrek uztailean ondo pasatzea, bertako bazterrak ezagutzea, ikastetxe desberdinetako haurrak elkartzea eta beraien artean euskararen erabilera sustatzea.

Hona hemen tarifak:

  • Haur bat: 60 €
  • Bi haur: 110 €
  • Hiru haur: 150 €
  • Lau haur: 180 €

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.