Final aurreko saskibaloi partidua Ibarra kiroldegian jokatuko dute Eskoriatzako seniorrek

Eskoriatzako saskibaloiko senior taldea.

Eskoriatzako saskibaloiko emakumezko seniorrak, final laurdenetarako sailkatu dira, eta final aurrekoa Ibarra kiroldegian jokatuko dute Cafes Aitona Askatuak B taldearen aurka, zapatuan, 18:00etan, eta irabazten badute finala Eskoriatzan jokatuko dute domekan, 12:00etan.

Final aurrekoa Donostian jokatu behar zuten Eskoriatzako neskek hasiera batera, baina azken unean Eskoriatzan izango zela jakinarazi zuen federazioak. Asteburu honetan, Eskoriatzako kiroldegia gainezka dago, eta horregatik Ibarra kiroldegian jokatuko dira final aurreko partiduak.

Partidu honen aurretik, aldiz, 16:00etan, Ayma Goierri eta Stl Bilintx taldeek jokatuko dute, eta irabazten duena finalera sailkatuko da. Sailkatzen diren taldeek, 12:00etan jokatuko dute Eskoriatzan finala.

Areto futboleko seniorrek play-offeko finalerdia

Pasa den astean Idiazabalen aurka ezin izan zuten hirugarren postua eskuratu Eskoriatzako neskek. Hala, areto futbol taldeko senior emakumezkoek Idiazabalen aurka jokatuko dute etxetik kanpora. Partidua, 18:00etan izango da, eta irabazleak finalerako sailkatuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.