Idiazabal izango du aurkari play-offean ere Eskoriatzak

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 30a, 12:00

Liderra, Idiazabal, hartu zuen etxean areto futboleko seniorren taldeak atzo, zapatua, eta lanak ondo egin arren ezin izan zuen mendean hartu. Ligako azken partidua zen eta datorren aste bukaeran play-offeko finalerdia izango du, hori ere Idiazabalen aurka eta horren etxean, gainera.

Lehenengo zatia oso parekatua izan zen eta ez zuten golik sartu. Bigarrenean, ostera, Idiazabal hasi zen irabazten eta bigarrena ere hark egin zuen. Ondoren iritsi zen eskoriatzarren gola; bukaeran, berdinketarako denbora barik geratu ziren etxekoak. "Aurkariaren atera geu iritsi gara gehiago baina golak eurek egin dituzte", adierazi du Marta Garcia jokalariak penatuta: "Irabaziz gero Ibarrako taldearen aurka jokatuko genukeen play-offa eta harekin emaitza hobeak lortu izan ditugu orain arte. Baina berriro izango dugu Idiazabal aurrez aurre, eta bere etxean, gainera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak