Eskoriatzako Kirol Elkarteak Aste Santuetarako antolatutako Areto futbol campusa arrakastatsua izan da. Areto futbolaren inguruko ezagutza jaso dute bertan izan diren 25 haurrek eta kirola egitearekin batera jolasean ikastean, dibertitzeko aukera izan dute. Argazkian, Atxorrotxera egindako mendi irteeran, Bolibar inguruan ateratako talde argazkia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.