Bihotza lantzeko eremua egokitu dute kiroldegian

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian bihotza lantzeko eremua egokitu dute makina berriak jarriz eta gimnasioan zeudenak gora eraman dituzte. Eliptika egiteko aparailu berri bat eta bizikleta estatiko berri bat jarri dute, eta honen arrazoia izan da, aparailu hauek kiroldegian gehien erabiltzen direnak direla.

Ander Agiriano kiroldegiko monitoreak adierazi moduan, "kiroldegian gehien erabiltzen diren aparailuak kardioa lantzekoak dira, eta gunea egokitzea  eta aparailu gehiago jartzea beharrezkoa dela ikusi dugu. Gainera, eremu handiagoa izanda erabiltzaileak gusturago egongo dira…".

Onura ugari

Eliptika edo bizikleta estatikoak egunero erabiltzea oso osasungarria dela adierazi du Ander Agiriano monitoreak. Gorputza lantzeko modu bat izanik, muskulatura, bihotz maiztasuna, odolaren zirkulazioa… hobetzen dutela azpimarratuz. "Gorputzarentzat bizitza aktibo bat izatea onuragarriagoa da sedentarioa izatea baino. Hala, egunero ordubetetxo bat egitea gomendatzen dut, muskuluak eta odola martxan jarriz,  osasunean irabazten delako".

Aparailuen funtzionamendua

Martitzenetan eta eguenetan, 10:30etatik 11:30etara eta 18:30etatik 20:30etara Agiriano egoten da bihotza lantzeko gunean, edozein erabiltzailek zalantzaren bat badu honi laguntzeko prest. Hala ere, beste orduren batean joanez gero, eta harreran galdetuta arazo barik laguntzen dutela gaineratu du Agirianok.
Libreki joan beharrean herritarrak animatu nahi dituzte kiroldegitik bertara joan eta makinak probatzera. Ondoren, spinning ikastaroa egin nahi duenak izena emateko aukera izanik.

Spinning saioa Santa Marinan

Honekin batera, zapatuan, spinning saioa egin nahi da Santa Marina plazan 10:30etatik 12:00etara bitartean. Bide batez, makina berriak probatzeko, eta kirola eginaz goiz ederraz disfrutatzeko. Xabi Azkarate eta Iker Beitiak gidatuko dute saioa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.