Iazko udako oporraldian egin zen lehen aldiz lehiaketa hau, eta arrakasta izan zuen. Hala, Aste Santuetan ere berriro egitea pentsatu dute Eskoriatza Kirol Elkarteko kideek eta irailera arte iraungo du lehiaketak.
Sariak parte-hartzaileentzat
Egitasmo honetako parte-hartzaileen artean zozketa egingo da, eta sariak egongo dira argazki originala, leku politena eta kamiseta gehien agertzen diren argazkiarentzat.