Ikastaroan, makina berriez gain, kiroldegiko beste materiala egoki erabiltzen ere ikasiko da. Ander Agirianok izango da irakaslea, eta doakoa da ikastaroa. Hala ere, izena eman nahi duenak, Manuel Muñoz kiroldegira joan, edo bertara deitu beharko du apirilaren 24a baino lehen.