Eskoriatzan %37,5ak euskaraz egiten du

Imanol Beloki Unamuno 2017ko api. 7a, 12:52

Kale erabileraren neurketa aurkezpena.

Eskoriatzan kale erabileraren neurketaren datuak aurkeztu zituzten atzo Zaldibar antzokian. Udalak eskatuta eta Soziolinguistika Klusterrak zuzenduta, Eskoriatzako kaleetan euskaraz zenbat egiten den neurtu dute Ixotu Euskara taldekoek, eta atzo emaitzen berri eman zituen Olatz Altunak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak Joxe Mari Agirretxe Porrotxen laguntzarekin.

Lehenengo neurketa espezifikoa 2003. urtean egin zen eta harrez gero bi urtez behin egin da neurketa 2011. urtera arte. 2011. urtean erabaki zen neurketa 5 urtean behin egitea, beti, Euskal Herrian egiten den Neurketa Orokorra egiten den urte berean.

Herriko hiru zonalde neurtu dira, eta neurtzaileak bikoteka, entzun eta datuak jaso dituzte, elkarrizketak zein hizkuntzetan diren eta hiztunaren hainbat ezaugarriak jasoz. Guztira, 3.400 pertsona behatu dira.

Datu onak izan arren, hausnartu beharra

Orokorrean, datu onak direla aipatu zituzten aurkezpenean, hala ere, haurren datua hobetze aldera hausnarketa egin behar dela azpimarratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak