Domina ugari ekarri dituzte Atamakoek Espainiako txapelketatik

Eskoriatzako Atama Kenpo taldeko kirolariak Espainiako txapelketan izan ziren pasa den astean, eta domina ugari ekarri zituzten bertatik. Orain, hurrengo erronka mundu mailako txapelketara joan eta bertan lan ona egin gura dute.

Eskoriatzako taldetik kirolari hauek izan ziren txapelketan, Garbi Ñuñez entrenatzailearen gidaritzapean: Arianne Piñero, Argitxu Zubillaga, Leire Cáceres, Maite Carriet, Nahia Moral, Abel Corpas, Kombativez, David Sinisterra, Joseba Izurrategi, Josu Maqueda, Jose Luis Maqueda, Leo De Miguel, Kombativez eta Mikel Beloki.

Emaitza bikainak lortu zituzten kirolari guztiek. Guztira sei urrezko, lau zilarrezko eta hiru brontzezko domina ekarri zituzten bertatik. Orain, Portugalen jokatuko den munduko txapelketara begira jarri dira, bertan ere emaitza bikainak lortzeko asmoarekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.