2017/04/07 10:30 - 13:00
Apirilaren 7an, egubakoitzean, Korrikari ongietorria emateko, herriko ikastetxeetako haurrekin Korrika Txikia egingo da. 10:30ean hasita, Haur Hezkuntzako haurrek eliza paretik Herriko Plazarainoko bidea egingo dute. Ondoren, LHkoek Jose Arana zaharren egoitza, Antsoategiko biribilgunea, Sorautz, Sanjuan kalea, Dorleta auzoa, Aranburuzabala eta Herriko Plaza ibilbidea egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.