Mahaiak erreserbatzea ez da derrigorrezkoa izango, baina antolaketa lanak erraztearren, erreserba egitea gomendatzen da.
Zapatuan 14:00ak aldera pasako da Korrika Eskoriatzatik, eta eguneko egitarau zabalaren barruan, Herriko Plazan, Zuk ekarri, Zuk jan ekimena ere izango da. Hau da, mahaiak jarriko dira, eta bakoitzak bere janaria eraman beharko du. Hala, gaurtik aurrera mahaiak erreserbatu nahi duenak aukera du horretarako, kultura etxera –943 71 46 88– deituz.
Mahaiak erreserbatzea ez da derrigorrezkoa izango, baina antolaketa lanak erraztearren, erreserba egitea gomendatzen da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.