10:30ean egingo diete harrera; Haur Hezkuntza garatzeko prestatu eta egin berri duten proiektu eraldatzailea jarri dute martxan eraikin horretan, eta lanak nola geratu diren ikustera joango dira. 10:40 inguruan, Yagoba Larrañaga obren arduraduna (alde arkitektonikoa) eta diseinuaren zuzendaritza kudeatu duten Amaia Arrietak eta Aitor Elizaranek (alde pedagogikoa) eraikinaren ibilbide gidatua egingo diete agintariei.
11:15ean, berriz, Aitziber Arregi Arizmendi Ikastolako lehendakariak, Joserra Zubizarreta, Eskoriatzako alkateak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Joxean Alustiza Gizabidea Fundazioko lehendakariak adierazpenak egingo dituzte Ganuza jauregiko pintura gelan.