2017/03/20 17:00 - 18:00

Literatura

'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa

'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa
Bibliotekan, Eskoriatza

Liburuak %35 merkeago erosi nahi? Hementxe duzu aukera!!
Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arteko iraupena izango duen egitasmoaren aurkezpena.

Zertan datza egitasmoak?

  • Udal liburutegiak utzitako euskarazko liburu bat mailegutzan hartu eta etxera eraman irakurtzeko.
  • Irakurritakoan liburutegira bueltatu eta han irakurketa-fitxa erraz bat bete. Gainera, liburutegiko arduradunak %35eko beherapena eskaintzen duen erosketa-txekea emango dizu.
  • Hilero egingo den zozketan parte-hartuko duzu.

Ekitaldiak

Martxoak 29.- Hitzaldia Kirmen Uribe. 18:30ean, Zaldibar antzokian, "Elkarrekin esnatzeko ordua". 

Apirilak 23.- (Liburuaren nazioarteko eguna) Monologo literarioa: "Ze ongi bizi zen Ulises). Xabier Amuriza 

Apirilak 30.- Ipuin kontaketa bibliotekan: Pello Añorga

Apirilak 31.- Zaldibar antzokian: liburu azoka, "Persiar merkatu batean" ipuin musikatua, "Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu" lehiaketaren sari banaketa eta irabazleen irakurketa eta Ipuin kontaketa  Dorleta Kortazar eskoriatzarren eskutik.

Apirilak 24-Maiatzak 6

  • Bigarren eskuko liburuen azoka. Liburuak eskuragarri egongo dira bibliotekan. Liburuen prezioa: helduen liburuak 1€, haurrenak 0.5 €. Jasotako dirua, beharrak dituzten herriko umeei eskolako materiala erosteko erabiliko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.