Kontsumobidek bi hitzaldi egingo ditu datorren astean

Imanol Beloki Unamuno 2017ko martxoaren 3a

Olazar Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Empresas de telefonía hitzaldia egongo da astelehenean, 18:00etan, kultura etxean, eta martxoaren 8an, berriz, ordu eta leku berean, Servicios de asistencia técnica hitzaldia ere egongo da.

Gazteleraz izango dira bi hitzaldiak, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutukoek egingo dituzte. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko erakunde autonomoak telefonia zerbitzuek egiten dituzten eskaintzei buruzko azalpenak ezagutaraziko dituzte, eta horiei buruzko galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak