Aurten, liga formatua aldatuta dute seniorrek datorren urtera begira, eta, A1 mailan jokatu nahi badute, lehenengo bost postuen artean geratu beharko dute Eskoriatzako neskek. Aurkariak liderrak dira 18 punturekin eta Eskoriatzako neskak, berriz, laugarren postuan daude, 17 punturekin. Hala, postu horretatik jaitsi barik, liga amaitu arte, ahal dituzten partidu guztiak irabazi, eta gero final-laurdenak jokatu beharko dituzte beraien helburua lortu nahi badute.
Lesioak errekuperatuta
Azken jardunaldietan izandako kargak eta lesioak errekuperatzeko denbora izan dute Inauterietan izan duten atsedenaldiarekin. Hala, garaipenaren bila irtengo dira kantxara.