Hasiera eta bukaera konplikatuak izan ditu Manuel Muñoz kiroldegian jokatu den partiduak. Hasiera zaila izan da Kukuiagak sartu duelako lehen gola 11. minutuan. Bizkaitarrak sailkapeneko hirugarren lekuari eusteko asmoz irten dira kantxara eta markagailuan abantaila hartuta, euren alde izan dute lehia.
Bada, eskoriatzarrak ez dira kikildu, eta ekinaren ekinez, berdinketa lortu dute atsedenerako bi minutu geratzen zirenean.
Atezaina jokalari modura
Berdinketarekin, bigarren zatia ikusgarria izan da. Bigarren gola sartzeko aukerak, epaileri protestak, txartel horiak, falta arriskutsuak... Bada, horren guztiorren gainetik, Eskoriatza gailendu da 10. minutuan bigarren gola sartu duenean.
Kukuiagak joko erasokorra egitea erabaki du orduan. Aurrera egin du berdinketaren bila. Horren aurrean, Eskoriatzak hainbat kontraeraso izan ditu hirugarren gola sartzeko. Minutuek aurrera egin ahala, bizkatairrak grina handia erakutsi dute. Azken minutuetako erasoko jokaldietan, atezaina kendu eta jokalari bat gehiagorekin jokatu du berdinketa lortu guran. Baina, ez dute lortu.
Aretxabaletak, irabazi
Aretxabaletak sendo jarraitzen du lehenengo postuan. Aste bukaeran 1-2 irabazi du Elorrion, eta 47 puntu ditu.