Aratusteak 2017

Bollywood, kubatar dantzak, autobus magikoa... Eskoriatzako kaleetan izan dira guztiak

Maite Txintxurreta 2017ko ots. 25a, 15:42

Luis Ezeiza Herri Eskolako jolastokitik atera dira mozorro desfileko karroza eta pertsonai guztiak gaur eguerdian. Musikaz lagunduta, kalerik kale ibili dira, bakoitza bere paperean ondo sartuta.

Eguraldi onak lagunduta, ezin gogotsuago atera dira Eskoriatzarrak gaur kalera mozorroa soinean. Batzuk ikusle moduan, eta beste batzuk berriz, mozorro desfilean parte hartzera, azken asteetan egindako lanaren emaitza izan diren karrozak erakutsi eta denetariko pertsonaien azalean sartzera.

Desfilean atera diren taldeen artean, dantzari eta musikariak ugari izan dira: Bollywood-ekoak, txaranga bat, salsa dantzari kubatarrak...

Bestalde, piraten barkua, zonbien kanposantua, 1 Formulako autoa, autobus magikoa... denetariko talde-mozorroak luzitu dituzte gaur eskoriatzarrek. Halaxe ibili dira kalerik kale, harik eta Herriko Plazara iritsi arte. Han, karrozak aparkatu eta festarekin jarraitu dute, DJ Motoren musikaz lagunduta.

Erlazionatuak

Eskoriatzako mozorro desfilea

Maite Txintxurreta 2017 ots 25 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak