Tailer honetan bideo jokoen programazioko pieza desberdinak ikasiko dituzte haurrek: pantaila interaktiboaren funtzionamendua, objektuak erabiltzea eta objektuei mugimendua ematea, hain zuzen ere.
Saioak domeka arratsaldeetan izango dira, Bibliotekan, 16:30etik 19:30era bitartean. Modu ludikoan egingo dira, helburua haurrek ondo pasatzea baita.
Tailerrean parte hartzeko izen-ematea otsailaren 16tik martxoaren 3ra bitartean izango da zabalik, eta, horretarako, gazteria@eskoriatza.eus helbidera idatzi edo kultura etxera 943 71 46 88 telefonora deituta edo bertara joanda egin daiteke. Tailerraren prezioa hamar euro da, eta lehenengo saioan ordaindu beharko da.