Matxura batengatik igerilekua itxita dago

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekuan matxura izan da, hain zuzen ere ur konpentsazio basoaren giltza apurtu da. Hori dela eta, atzo igerilekua itxi beharra egon zen eta konponketa lanetan dihardute, beraz, konponketa lan guztiak bukatu arte itxita egongo da igerilekua. Bestalde, kiroldegiko gainontzeko instalazioak zabalik egongo dira ohiko ordutegian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.