Ekitaldia, Skoda markaren kontzesionarioan egingo da, eta taldearen babesle eta hornitzaileez gain, junior mailako 13 txirrindulari eta 23 urtetik azpikoen taldeko 16 txirrindularik hartuko dute parte aurkezpenean.
Horrez gain, Trek-Segafredo taldeko liderra den Alberto Contador ere bertan izango da, eta aurkezpenaren ondoren, Andaluziarako bidaia egingo du, urteko lehen lasterketa egiteko.