Egubakoitzean Arbiñoste itxita egongo da

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 1a, 15:50

Otsailaren 3an, egubakoitzean, 8:00etatik 15:00era bitartean ibilgailuentzako trafikoa eten egingo da Zaldibar aparkalekurako sarbidean eta Arbiñosteko bidean, Santa Anan egiten ari diren obretan errepidearen asfaltatze eta margotze lanak egingo dituztelako.

Herrira behetik gora sartu nahi duten autoek kontuan izan beharko dute Arbiñosteko bidea itxita egongo dela eta ondorioz, Aranburuzabala kale aldera edo Dorleta auzo aldera joateko saihesbidea erabili beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak