Jende asko gerturatu zen etnologia saiora, eta gauza interesgarriak ikasteaz batera, trago bat hartu eta mokadutxo bat jateko aukera izan zen.
Bertaratutakoak pozik
Ardoak dituen hainbat onura aipatu zituen Mongek eta debaldeko ardo-dastatzeak arrakasta izan zuen. Ekarritako ardo guztiak probatu eta azalpenak eman ondoren, bertaratu zirenek hainbat galdera egiteko ere aprobetxatu zuten saioaren amaieran.
