Iker Eskibel: "Ibilbide berrian, gogor entrenatzen hasi naiz"

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urt. 27a, 09:00
Iker Eskibel.

Iker Eskibel Eskoriatzako txirrindularia Fundacion Alberto Contador taldean arituko da aurtengo denboraldian, amateur mailan, eta gogotsu dago bide berriari ekiteko.

Madrilgo Fundacion Alberto Contador taldean lehiatuko da Iker Eskibel eskoriatzarra aurtengo denboraldian, amateur mailan. Entrenamendu gogorragoei eta egutegi zorrotzari aurre egiteko prest azaldu da hura.

Zer aurkitu duzu taldean?

Talde gaztea da, eta nire aurreko taldearen antzeko filosofia daukate. Bai ziklistek eta baita zuzendaritzakoek ere. Entrenamenduak gogorragoak dira, baina lan egiteko gogoz nago.

Entrenamenduak gogorragoak direla aipatu dituzu; zer dela eta?

Iaz beranduago hasi nintzen entrenamenduekin, belaunean lesioa nuelako; aurten, aldiz, denbora luzeagoa daramat. Batez ere, gimnasioan ari naiz lantzen, eta sentsazio onekin nago.

Gertuko entrenatzailea, gainera.

Nire entrenatzaile eta zuzendaria izandakoa da Gorka Beloki, duela hiru urte. Bertakoa izateak asko laguntzen du, eta ezagun batekin beste talde batera joatea errazagoa da aspektu guztietan. Bestalde, Rafa Diaz ere zuzendaritzan dago; biekin oso ondo. Azken hau iaztik dagoen zuzendaria da eta harekin ere oso gustura nago.

Egutegi gogorra aurtengoa?

Guztiz finkatu barik dagoen arren, Espainiako Koparekin hasiko gara. Euskal Herriko lasterketa batzuk ere egingo ditut. Bestalde, beste lasterketa batzuetarako gonbidapenak ere jaso ditugu profesionalekin batera egiteko; Normandiako Tourra, adibidez.

Helburu zehatzik?

Urtea ondo hastea, oraingoz. Almeriara goaz gaur, bi astez denboraldi-aurrea egitera, Espainiako txapelketan ere maila ona eman nahi dut… Orokorrean, maila ona ematea da nire asmoa.

Eta profesionaletara pasatzeko?

Profesionalek bidalitako gonbidapenak jasotzen ditugu gure mailan. Gutxi batzuek jasotzen dituzte, baina, aukera izanez gero, dena eman beharko dugu kasu horretan, eta ea datorren urtean zer gertatzen den…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak