Azken bi partiduak irabazi egin dituzte, eta jokatutako azkenak garrantzia izan du, haien aurretik doan Elorrietako taldeari irabazi baitzioten. Hala ere, sailkapenean zortzigarren postuan direla, denboraldiko bigarren itzulia gogor hasi nahi dute Antonio Tenaren mutilek. Honela azaldu du entrenatzaileak: "Ez genuen denboraldi-aurre onik egin, eta hainbat aldaketa egin genituen. Gauzak ez zaizkigu pentsatu bezala irten, eta orain, beste buelta bat ematen ari gara taldeari".
Bigarren itzulirako helburuak
Zapatuko partiduarekin, denboraldiko bigarren itzulia hasiko dute eskoriatzarrek, eta, hasiera batean zituzten helburuak alde batera utzita, ahalik eta puntu gehien lortzen saiatuko dira: "Agur esan diegu hasiera batean genituen helburuei. Hau da, lehen postuetan egoteari eta mailaz igotzeari. Hori horrela, orain ezin dugunez halakorik lortu, bigarren itzulia lehena baino hobea egiten saiatuko gara".