Eskoriatzako Korrika Batzordeak bigarren bilerarako deia luzatu die herriko kultura eragileei

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urt. 26a, 09:12

Eskoriatzako Korrika Batzordean lehen bileran batu zirenak.

Eskoriatzako Korrika Batzordea hasi da prestaketa lanetan. Lehenengo bilera izan zuten pasa den astean, eta herriko eragile guztiak bertan izan ez ziren arren, urtarrilaren 31n egingo duten bigarren bilerarako deia luzatu gura izan diete eragile guztiei bertaratu daitezen. Kultura etxean izango da bilera, esan bezala urtarrilaren 31n, 18:00etan.

Aurten, Korrika, apirilaren 8an, zapatuan pasatuko da Eskoriatzatik (14:00 aldera), eta egun horri kolorea emateko lehen bilera egin zuten pasa den martitzenean. Hainbat puntu garrantzitsu komentatu bazituzten ere, egun horri forma emateko eragile guztien ekarpenak nahi dituzte Eskoriatza Korrika Batzordeko kideek.

Hitz egindakoak

Egunari forma emateko zein aurretik egingo den Korrika Kulturaleko ekintza desberdinak antolatzeko prestaketak egiten jarraitu gura dute batzordekideek bigarren bileran. Hala, besteak beste, korrika lagun, korrika laguntzailea, kilometroak eta prezioa, korrika kulturala, unitate didaktikoa, korrika txikia…en inguruan hitz egin dute, eta poliki-poliki zehazten jarraitu nahi dituzte ekintza eta hitzorduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak