San Blas opilak egiteko ikastaroa astelehenean

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urtarrilaren 20a

Urtarrilaren 23an, astelehena, San Blas opilak egiteko ikastaroa egingo da kultura etxean, 18:00etan. Otsailaren 3an ospatzen da San Blas, eta egunerako opilak egiten ikasi nahi duenak aukera izango du, bost euroren truke. Izena kultura etxean eman beharko da.

Euskal Herriko leku askotan omentzen dute eztarriko gaitzez babesten duen San Blas santua. Eta egun horretan ez dira falta kordelak eta gozokiak. Tradizioak dioenez, kordelak bedeinkatuta bederatzi egunez lepoan ipinita egon behar du. Denbora hori pasatutakoan kordela erre eta santu honek eztarriko edozein infekzioz babestuko gaitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak