2017/01/19 20:00 - 21:00

Inauterietako mozorro lehiaketaren inguruko bilera

Inauterietako mozorro lehiaketaren inguruko bilera
Kultura Etxean, Eskoriatza

Urtero bezala, aurten ere inauterietan mozorro desfilea eta lehiaketa izango dira. Kontuan izanik parte hartzaileen eta ikusleen artean sortzen duten interesa eta ikusmina, azken urteetan aldaketak egin dira batean zein bestean herritarrek espero eta nahi dutenari ahal den neurrian erantzuteko.

Desfilearen antolaketa (ibilbidea, ordua, parte hartzaileen hurrenkera…) zein lehiaketaren oinarriak (kategoriak, sariak, balorazio irizpideak, epaimahaikideak…) hobetzeko asmoarekin egingo da bilera eta bertara gonbidatuta daude gura duten guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak