Egun horren helburua ondo pasatzea da, eta, Santa Ageda neska-mutilek herrian giroa izan zezaten sortu bazen ere, egun seinalatu bihurtu da Eskoriatzan. Kintada gehienek taldea identifikatzen duen zapi edo kamiseta bat eraman izan dute, eta egunak duen arazo handiena bazkaltzeko lekua topatzea izaten da. Bada, dagoeneko taberna eta elkarte ugari beteta daude.